PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Zer gertatu zen?

Aurreko Edizioak | 11.3.2015

quepaso

– Zer gertatu zen?

– Ez zen inoiz gertatu.

– Nola ez zela inoiz gertatu?

– Sobera dakizu egia dela.

– Ikusi al zenuen?

– Ergela al zara?

– Irainik ez.

– Ez dut inoiz iraintzen.

– Baina, nola diozu hori?

– Egia delako…ez zen inoiz gertatu.

– Orduan…ez bazen inoiz gertatu, zergatik ari gara horretaz?

– Hitz egitea gustatzen zaigulako … erreza da… ezpainak mugitzea besterik ez da behar.

– Ez dut ulertzen

– Tentela al zara?

– Irainik ez!

– Hobe duzu ulertzea, ez dut nahi indarrez ulertu dezazun… eta gertatu ez zen hurrengoa zu izatea.

– Zergatik hitz egiten dugu inoiz gertatu ez ziren gauzetaz?… Zergatik ez “MIKROFILM SHORT FESTIVAL”-i buruz?

– Zer da hori?

– Gertatuko den zerbait… uztailaren 6 eta 7an… Plentziako Zinema beltza jaialdiaren lehenengo edizioa.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW