PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Txakurrak zaunka ari direnean… Mikrofilm!

Aurreko Edizioak | 11.3.2015

Euria azidoa, gezurrak garestiak eta txakurrak zaunka ari diren 2013 honetan, Mikrofilmek zuen inguruan dabiltzan gaitz guztiak ahaztera gonbidatzen zaituzte berriro ere uztailaren 5 eta 6an. Gonbidapen hau lurreko animaliak, txoriak, arrainak edota landareak mamurtu eta irensten dutenei, leku batetik bestera pausurik pausu joaten direnei, urduritasuna menpean daukatenei eta genero beltzean aurkeztutako mikro-intrigen aurrean kilima gozoak nabaritzen dituztenei zuzenduta dago.

Zinea, musika eta ustekabeko aldaketak gustokoak dituzuenok, zatozte! Zure profila irakurri duzunarekin bat badator ezin zara geratu urteko jaialdirik beltzenera etorri gabe eta zorteak seme-alabarik ekarri badizu, topa ezazu Mikrofilm II gauetan euron sehaska kulunkatuko duen eskuren bat.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW