PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Platerean dagoen hori odola al da? Ez! Erremolatxazko Hummusa da!

Aurreko Edizioak | 10.3.2015

21:30 dira eta hau Bilbo da apirilaren 30ean. Oraindik ekimen interesagarriak antolatzen diren hiri bat, nahiz eta batzuk konturatzen ez diren. Lokala Ambigù da, Antzokiaren alboan, non laster hasiko den metal europarraren sentsazio berria, Gojira, talde guztiz gomendagarria baina ez cenaencorto bezain beste.

Kontzertua hasi arte eta metalaren zaleak tabernatik joan arte Antolakuntzak dena ondo dagoela ziurtatzeko aprobetxatuko du: mahai bakoitzean aulkiak, lau hanka aulki bakoitzeko, pantaila ondo atezatua, hegal pisutsua ondo tolestua, eta batez ere Antolakuntzak Gorostizak (sukalde laguntzailea baita) diseinatutako zenbakizko sistema proban jartzen du, bideoak erreproduzitzeko hutsegiteen aukera maximoan gutxitzeko. 1 tekla sakatuz lehen laburmetraia proiektatzen da, 2a sakatuz bigarrena, 3a sakatuz…hirugarrena!, ahaztu gabe edozein tekla sakatu aurretik 4 tekla sakatu behar dela, garrantzitsuena, plateren artean eta edozein Mikrofilm laburmetraiaren aurretik izena gogorarazteko zailtasunak dituztenei buruak zulatzeko programatua: Mikrofest…ezetz kontxo, Mikroflin ezta: MI.KRO.FILM.

Gainerakoa historia da: afaria, Mass of Men, goiburuarekin aurretik, afari gehiago, Las horas muertas Haritz Zubillaga zuzendariarekin, afari gehiago, Literalmente Nestor Fernandezena, postrea eta sukaldaria labanarekin irteten dela inori atzamarrak miazkatzea ahazten ez zaiola ziurtatzeko.

Zelan egin cena en corto? Lehenik eta behin Ivànekin, ez bakarrik izugarri ondo sukaldatzen dakielako baizik eta gainera kapaza delako bere platerak zine beltzaz

mozorrotzeko eta Mikrofilm eta mahaikideen ahosabaia irabazi duelako. Eskerrik asko Ivàn horrenbeste jakiteagatik! Ambigù ere zoriondu nahi dugu eta txalo zaparrada bat ekimena diseinatu eta antolatu dutenei, MI.KRO.FILM neskak.

PD. Barkatu, ia cena en cortoko benetako protagonistak ahazten ditut, mahaikideak. Eskerrik asko!

Jarraituko du…

Menu

  • Hummus de remolacha con pan de pita
  • Bloody mary de manzanilla con brocheta de gamba
  • Ensalada de queso buffala, escarola y aliño de romescu
  • Arroz negro con sepia
  • Carrillera de cerdo con patata y col lombarda
  • Crema de vainilla con espuma de frambuesa y granizado de Coca-Cola

Iván Abril

Urte bat Hong kong-en zukaldeko buru bezala MESA15 jatetxean. Hiru urte Bartzelonan Martín Berasateguiren jatetxean. Honez gain, Nobu , Alquimia edo Comercs24 jatetxeetan maisulan ibili da…



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW