PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Musika VIII

2019 Edizioa | 12.6.2019

AITOR ETXEBARRIA VS. DAVID LYNCH

Aitor Etxebarria gernikarra aski ezaguna da gure artean. Mute labeleko musika konposatzaileak, instrumentu akustiko eta elektronikoak konbinatzen ditu, gehienbat, piano eta sintetizadoreetan sakontzen du, hauek, post-rock depresiboaren paisaietatik eskenatoki minimalista bitxietara joan ahal diren grabaketekin batuz.
Azken urtea handia izaten ari da Aitorrentzat.  3 Grammyrekin  saritutako, Evelyn Glennierekin,  filma berriko musika idazten ari da buru belarri, bere hurrengo albumaren grabaketarekin batera.

SWING II

Mikrofilmek, Bilboko Swing Side elkartearekin batera, bigarren aldiz Swing dantzaldia Plentzian aurkezten du.
Bilbao Lindy Band Collective taldearen eskutik swing eta lindy hop musikaz beteriko zuzenekoa izango dugu berriz ere. Jazz munduko bost musikariz osaturiko taldea dugu eta 20-50 hamarkadako New York-eko swing musikaren abesti arrakastatsuenaz beteriko errepertorioa dakarkigu.

Lindy Hop Harlem (New York, 1928) auzoan sortutako amerikar dantza bat da. 30-40 hamarkada bitartean swing musika entzuten zen areto guztietan oso ospetsu bilakatutako dantza.

BASABI

BASABI hainbat mundu artistikotan aritutako 6 musikarik eta dantzari batek osatzen dugu.Gure asmoa, purismorik ez duen ikuskizuna eskaintzea da.
Biolina, biola, kontrabaxua, arpa eta txalaparta elkartuz soinu paregabea sortuko da, dantza erritmoari bide emango diona.
Zenbait herrialdetako joerak ikertu ostean, herri guztietako musika herrikoiek antzekotasunak dituztela jakin ahal izan dugu. Horregatik, “ Bakun* ” izeneko basabiren lehenengo ikuskizun honetan, eskaini nahi dugunaren sintesia egiten dugu: guztiontzako musika herrikoia.

Bakun ezberdina den eta jakinmina duen publikoari zuzendutako ikuskizuna da.
Gure kulturan propioak diren elementuak erabiliz eta herri musikaz lagunduta, ñabarduraz beteriko hots eta irudi bidaia sortuko dugu ikuslearen imaginazioa eragingo duena.

Youtube

THE RENEGADOS

The Renegados (Bilbo) esperientziaz osaturiko lau musikariek aukeratutako izena da. Bolumena, balbulak zein Twin kitarrak maite duten lau arnegari hauek, ez dute beraien sentipenak edo sinesmenak ukatzen, baizik eta Rock-a maitatzen dute.

Dead Man’s Hands, (Koba Estudios) 70´hamarkadako soinua daukaten lau abestiz osaturiko E. P. bat dakarte aurkezpen lan moduan. Gazteleraz abestutako lau abesti dira non riff indartsuak eta melodia zein indarra bilatzen duten ahotsak aurki ditzakegu. Kea eta bourbona igortzen duten kitar soloak eta garapen lisergikoz beteriko musika dugu oinarri moduan.

The Renegados blues eta boogie soinuak rockarekin nahazten diren soinuak daukan taldea da. Hegoaldeko rocka eta britainiar hard rock estiloak elkartzen dira psicodelia ukitu batekin. Guzti hau beraien Groove eta distorsioz beteriko zuzenekoan aurki daiteke.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW