MIKROFILM VII. UZTAILAK 27-28. PLENTZIA, 2018

2018 Edizioa | 3.6.2018

MIKROFILM V EDICIÓN

 

Txoria berriro dabil hegaz, ke beltzak sortu eta gauean galtzen den sugearen antzera.

“Kantsatuta nago. kantsatuta gezurrak esateaz, gezurrak asmatzeaz, gezurra eta egia ezberdindu ezin izateaz.”. Mary Astorrek bere burua diban baten gainera erortzen utziko du lehio baten ondoan, bere begiak busti daudela ematen du, betazalak itxi egiten zaizkio eta Humphrey Bogart ezpain gezurti horiek musukatzera doa kanpoan itxaroten dagoen gizona oharkabe ikusten duen bitartean. Tonu bat,zine beltz hutsa erakutsi ziguten El halcón maltes-en 10 segundu. Sexua eta heriotza.
 
Garai hura eta bere protagonistak hilda daude, eta  El Halcon Maltes-en sekuentzia atzera filmatzeko  hilobitik aterako bagenitu ere, euren haragi gabeko hezurrak milenio berriarentzat interpretatzeko gai ez direla ikusiko genuke. Noir generoa aldatu egin zen, katalogo berriak inspiratu zituen, sasoi berrietara egokitu zen, beti emozioaren alde. Behar bada emozioa izango da edozein generoren mamia; artifizioa, atrezoa, argiak, arropak eta industriak marketing eta publizitate estrategien bidez ezartzen dituen generoen inguruko arauak, arin saltzeko baliabideak baino ez dira. Egia izaten jolasten duten gezurrak, politika eta zineak egiten duen bezala. Gizonentzako zein emakumeentzako gezurrak, publiko guztientzako gezurrak,asmo on eta txarreko gezurrak edota oraindik sailkatu gabeko sentsibilitateentzako gezurrak. Generoak elkarrekin bizi dira, nahastu eta konplexuagoak, interesgarriagoak baina antolatzeko zailagoak ere bilakatzen dira.
 
Genero beltzaren kontaera ofizialak dioen bezala bere ahalmen narratiboak 1958rako agortuak zeuden. Izan ere, askorentzat urte honetakoa den “Sed de mal” filmearekin generoak azkena eman zuen. Baina 16 urte geroago noir generoa eguneratu egin zen eta zensuraren mugak gaindituz aldatu eta konplexuagoa bilakatu zen, Chinatown kolorezko film deserosoarekin.Bihotz hiritar ustelarekin gozatu eta ordurarte debekatuta egon ziren biolentzia grafikoa eta intzestuarekin ondu zuen. Geroago etorriko ziren “Serie negra”, “El demonio bajo la piel” edota” Kiss Kiss, bang bang”. Baina Jack Nicholson eta Faye Dunaway-ren arteko dinamika, eszitazioa eta agresitibatea, oraindik gurekin daude fikzioan Bogart eta Astor-en arteko moxu horretatik.Agian gaur ez dain hain generoa, baina bada hain beltza.
 
Espektakuluaren alde.
 



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW