PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

MIKROFILM VI. EKAINAK 30 – UZTAILAK 1. PLENTZIA, 2017

Aurreko Edizioak | 22.5.2017
MIKROFILM V EDICIÓN

 

Errugabe Faltsua

Gezurra esan, ez esan, esan, ez esan, esan, ez esan…haizkoradun zoro batek zure auzokoa non dagoen galdetzen dizunean.

Uholdea sekula ez da bat-batean lurrera heltzen, igotaldi bakoitzaren ostean atzera egiten du, nekatuta, kateatuta balego bezala, eta eszena batetik bestera garamatza, gatazkaz gatazka, igandetik igandera.

Errealitateak beste urte batez Donaldu du, hau da, fikzioari gainez egin dio eta zineak hankaz gora eta beldurturik dagoen munduari so egiten dio. Berotegi efektuari beldurra. Finantza krisialdi berri bati. Bai, Truebatarren film berriei. Lapurrei, hiltzaileei, kontserba lata bat aizto batekin zabaltzeari, adierazpen askatasunari, EGAko azterketa ez gaindnitzeari. Hombres mujeres y viceversari. Badago erroboten balore faltari edota tomateetako botikei beldurra diotenak ere. Psikologiak ere hainbat ekarpen egin dio beldurraren lexikoari ; galofobia edo ezkontzeari beldurra. Cacofobia edo jende itsusiari beldurra. Nefofobia edo lainoei beldurra edota Donaldofobia, tupe horidunari beldurra.
Badirudi, gehiegizko informaziodun gizartean datu bakoitzak beldur bat ezkutatzen duela, eta hortaz, informaziodun mundua beldurretik beldurrerako etengabeko trantsizio prozesuan murgilduta dago. Bina istorio politetan gertatzen den bezala, badago optimismorako ere lekua, eta ironia badirudi ere bizi itxaropen luzeenaz gozatzen ari gara. Eta inoiz baino zine gehiago dugu ikusteko.

Agian zalantzazko etorkizunerako etengabeko jauzi hori, gatazkatsua, pasioz betea, tentazio eta asperraldiekin… ari da zine beltzarekiko dugun nahia asetzen. Poliziako, thriller, neo-noir, Lynch, suspense, ikara…dena delakoa. Erruduna den munduari erantzun gisa jaio zen generoa, zibilizazioaren tarak hartu eta masentzako espektakulua egiten jakin izan duena.

Espektakuluaren mesedetan.
M



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW