PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

MIKROFILM MUSIC FEST IV

Aurreko Edizioak | 24.4.2015

mikrofilm-music-fest-cartel

Mikrofilm-ek musika eklektikaz beteriko gaua aurkezten du, irribarre egin dezazun, arrain batek hozkailuan egiten duen antzera.
Zer izan daiteken oso argi ez badaukazu etor zaitez datorren ekainaren 11n (osteguna) Bilboko Kafe Antzokira eta bizizazu gero kontatu ahal izateko.

Lurra planetatik: AKAUZAZTE eta EGON SODA

Erosi Sarrerak hemen.

 

EGON SODA

Zenbat gauza kanpoan geratzen diren disko bat egiterakoan! “El hambre, el enfado y la respuesta”ren kasuan, 3 urtean gertatutako hainbat gauza: artean talde bat ginen jakin barik kantak egiten ibili izana, gure hiritik joan etorriak, lekualdatzeak, beste talde batzuentzat txiste bat izatea (zelan daramazue hainbat bolo egitearen estresa?) edo zor konstante bat (ez, oraindik ez dugu ezer egiten….) eta gure burua berriz aurkitu eta orain arte bezala maitatzea. Hauxe da gertatu zaigun gauzarik handiena.

Lehenengo diskoa ezagutzen duten guztientzat, “El hambre…” sorpresa bat izando da seguruenik. Gustokoa espero. Disko rock eta amerikanoagoa da, azken boladan entzuten ibili garenaren islada. Eta kitarra soloekin. Ez asko baina nahikoak. Gure estreinukoa baino xehetasun handiagokoa da, tango bat dauka, aste santuko paso bat eta Trianaren antz apur bat ere. Ondo ilusita egongo ez den zerbait egiteko beldurra galdu nahi genuen. Jotzen genuen guztia Egon Sodaren soinua zuen. Onera zein txarrerako.

Badakigu disko hau entzuteak denbora eskatzen duela. Baina agerian usten dituen gaitasun eta intentzitateak entzutearen adimena erakartzen lagunduko digutela espero dugu. Momentu honetan zaila da entzuteko bost minutuko ahalegina merezi duen ezer aurkitzea, edota ahalegin hori egiteko prest dagoen inor topatzea. Eta sentzu horretan talde aldarrikapena ere bada diskoan. “El hambre….” 1,3 orduz tranparik gabe sentitzeko aukera da. Bere helburua, entzutearen bizio jatorriari emandako goiz, arratsalde edo gau bihurtzea.

Ez da sermoia, ezta txorta ere. Guztiz kontrakoa.
Ferran Pontón
(Egon Soda taldeko kitarjolea)

 

AKAUZAZTE

mikrofilm-music-fest-banda2

Akauzazte taldea1992an sortu zen Azkoitiko Matadeixen. Udara hartan (genozidio Handiaz 500 urtera) ‘Maite zaitut’ izeneko maketa osatu eta arrez gero lanean diardu Matadeixen jaio eta hazitako talde ezohikoak. Musika industriala elektronikarik gabe egiten aitzindaria izan zen eta arakatuz eta arakatuz gure artean post-rock eta antzeko bestelako estiloen aurrekaria izan da. Taldearen ibilbide luzean zazpi-zortzi lagun izatetik, lau lagunera pasa ziren eta azken urteetan hirukote gisa aritu badira ere, boskotea izatera pasa dira berriro, bi bateriekin.

Azken hiruzpalau urtetan lantzen joan diren ETZAZUAKA diska berria ateratzear da eta 15 kanta biltzen dituen binilo bikoitz modura argitaratuko da. Lan berri hau Bartzelonako Magia Roja

disketxearen eta Akauzazteren artean ekoitzia izango da.

ETZAZUAKA 2011- 2014 artean Matadeixen grabatu eta nahastua izan da. Hainbat azken nahasketa Xabier Erkiziak eginak dira.

Diskaren azala eta diseinua Detritusen lana izan da.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW