PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Mikrofilm Music fest III

Aurreko Edizioak | 10.3.2015

mikrofest2014 Mikofilm bueltan dago eta aurten 3º edizioa ospatuko du Uztailako lehen asteburuan Plentziako herrialdean. Guzti honi ongietorria emateko, Bilboko Kafe Antzokian aurkezpen festa bat antolatuko da Maiatzak 23an (ostirala). Ez galdu!! ¡Mikrofilm! Lurra planetatik…. Maiatzak 23, ostirala. KAFE ANTZOKIA Ateen irekiera: 21:30h Hasiera: 22:00 Sarrera: 10,00 € / 12,00 € Aurresalmenta: Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com

RADIO MOSCOW

RadioMoscow Iowako RADIO MOSCOW taldeak, 70. hamarkadako talde handien antzera, rock psikodelikoa eta blues estiloa uztartzea du gustuko. Hiru nerabek sortutako talde honek hiru disko kaleratu dituzte jada: “Radio Moscow” debuta, “Brian Cycles” bigarren lana eta “The Great Escape of Leslie Magnafuzz” artelana. Irudimenez betetako gaitasun kreatiboa dutela argi utzi dute dagoeneko. Jimi Hendrix Experience, Cream, Mountain edo MC5 bezalako taldeen esentzia atzematen asmatu dute eta, horrela, Mars Volta edo Deep Purple taldeen kutsu nabarmenarekin, gaur egungo blues-rock edo stoner rock jarraitzaileen kultuzko bandan bihurtu dira. Udaberrian hasiko duten birarekin batera, “Magical Dirt” deituriko disko berria kaleratuko dute. http://www.radiomoscow.net/ https://www.facebook.com/radiomoscowband http://www.youtube.com/watch?v=gGgvV-csbkg

MINOR EMPIRES

Promo_Minor Minor Empires, Nothink, Toundra, The Big Bench eta Moonich taldekideen proiektu berria da. Talde berri honen lehenengo bi abestiak, “The Story of Timothy Treadwell” eta “Empty Rooms” entzun eta gero, Victor Garciaren gitarraren indarra begibistakoa da. Toundra taldekide ohi honek desagertutako Nothink taldearen –Juan Blas eta Miguel Peñasek sortutakoaren- sua berpiztea lortzen du. Westline estudioetan bildutakoek – Javier Seisdedos, Moonicheko baxu-jotzailea, barne – benetako garra sortzea lortu dute. http://www.minorempires.bandcamp.com/ http://www.facebook.com/minorempires https://www.twitter.com/minorempires



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW