PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Mikrofilm 2015 kasua

Aurreko Edizioak | 10.3.2015

fotos-grandeVolumenIV2

Pentsamendu batekin hasten da beti. Sentsazio arraro bat sartzen da gure buruetan. Neurologoek aipatzen duten zerebeloa izan liteke, nonbait samatik gora. Taupada bizi bat, barruan harrapatuta geratu den tximeleta baten hegoen mugimenduak sortzen dituen kilimen antzekoa, beste Mikrofilm bat. Laugarrena.

Uztailaren 3a eta 4a. Utzi alde batera uztaileko lehenengo asteburuan dituzun konpromisoak. Galaxia guztiei, ez ezazue galdu Lurra planetatik helduko zaizuen emanaldia. Pentsamendua ekintza bilakatzen hasi da. “ametsen osagaiak”sortzen hasi gara.

Plentziako elizaurrea zinegune bihurtuko da berriro ere. Bertan molologoak, hitzaldiak, laburmetraiak, artistak, musika, jatekoa eta edatekoa izango dira, baina hauen guztien gainetik, konpainia ederraz gozatzeko aukera. Gonbidatuei dagokienez, oraindik zenbait izen zehazteko badaude ere, Hollywoodeko berririk ez daukagu.

Jadanik usain daiteke, pinua, itsasoa, Plentzia.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW