PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Mikrofest kontzertua

Aurreko Edizioak | 11.3.2015

mikrofest2012

Kafe Antzokia (Bilbo) larunbata urtarrilaren 28an. STOP

Musika eta zinema elkarrekin gau ezberdin batean. STOP

COBRA + ZEA MAYS zuzenean. STOP

JUAN SOLO plateren atzean. STOP

Eta ikuskizun gehiago… STOP

mikrofest_cartel_zea_mays_cobra_web_1323521014

“Joan den uztailaren 7an gure lagun Alex Arana istripu batean zendu zen. Musikazale amorratua, ofizioz argi teknikaria zen eta zinema maite zuen. Gau honetarako eta bere lagun minek bultzatuta Mikrofest jaialdia antolatu da. Gau berezia izango da, batetik Cobra taldea arituko da eta bestetik Zea Mays. Talde biek kontzertu bereziak prestatuko dituzte egun honetarako. Bere ohiko errepertorioaz gain moldaketa eta bertsio ezberdinak zuzenean entzuteko aukera izango dugu”.

Zinema maite zuen mutila genuen Alex eta bere omenez datorren uztailean Plentzian -bere herrian- “Mikrofilm Short Festival”zinema jaialdi antolatu nahi da. Kontzertu honetatik ateratzen den dirua jaialdia antolatzeko erabiliko da.

Gaua borobiltzeko, kontzertuen ondoren hainbat disko jartzaile egongo dira musika ipintzen.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW