PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Lurra planetatik: Mikrofilm 3. edizioa

Aurreko Edizioak | 10.3.2015

mikrofilm foto portada

Itsasoak ura galdu zuen, gauak bere argia, zentzuak bere logika eta gure gorputzek burua. Orduan inork ez zuen ezer ulertzen, gaur ere inork ere ez du ezer ulertzen ezin daitekelako ezer ulertu…Mikrofilm! Lurra planetatik…

Lehiaketaren sinopsia

Mikrofilm zine bletzeko laburmetraien nazioarteko lehiaketa da eta aurton 3. edizioa ospatuko du. Epaimahaiaren saria 1.500€ koa izango da eta publikoaren saria 500€koa.

Uztaileko lehenengo asteburuan MIkrofilmek Plentzian itxarongo zaitu aakenengo 2 urteetako laburmetrai onenak proiektatzeko asmoz eta berriro ere, bertako biztanleak lagun, kuxkuxeroak biktima bilakatzeko.

Generoak berezkoa duen eszenatokian eta alde zaharreko elizaren itzalpean, Mikrofilmek ekintza guztiak kanpoan programatuko ditu hitzaldiak izan ezik. Lehiaketarako laburmetraiak uztailaren 4 eta 5eko gaueko 22.30ean proiektatukp dira.

Misterioa, umorea…beltza, animazioa, bideo-mappinga, beldur apur bat, kontzertuak, hitzaldiak eta argitzeko beste zenbait kasu ere izango dira.

Zuzendariei (Inskriminalizatu apirilaren25a baino lehen)

Inskriminaliza zaitez (otsailaren 20tik apirilaren 25erarte) eta lehiatu onenekin

Oinarriak irakurtzea garrantzitsua da

Oinarriak irakurtzea garrantzitsua da

Oinarriak irakurtzea garrantzitsua da

Gogoratu…zine beltza, estanda BANG egiten duen boligrafo baten tintaren antzera dena ikutu eta zikintzen duena.

Detektibeei

hau ez da broma. Berriro, hau ez da broma. Hau detektibe guztiei zuzendutako mezua da. Berriro, hau EZ da BROMA. Norbaitek oraindik hau broma dela pentsatzen badu,, benetan, hau ez da broma. Detektibeak, hor bazaudete, ez dudarik izan eta zatozte Mikrofilm 3. ediziora eta zuetariko batek kasu edo istorio harrigarriren bat badauka kontatzeko, hobe! Idatz iezaguzue mailera mikrofilmfestival@gmail.com

Sponsors

Zure negoziorako erakuslehio on bat nahi baduzu deitu, ez zara damutuko eta! mikrofilmfestival@gmail.com



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW