PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Kontzertuak VII

Aurreko Edizioak | 29.6.2018

conciertosVII-rafarueda

RAFA RUEDA

Abeslari eta gitrra jotzaile Mungiarra. Ibilbide luzeko musikaria, 92an Broken Bihotz taldean hasi eta PILT taldeko abeslari eta gitarra jotzailea izateagatik ezaguna. 2003an hasi zuen bakarkako ibilbidea “KEA” (Esan Ozenki 2003) lanarekin. Jorratzen duen musika estiloa “Dream pop” moduan definitu daiteke. Dagoeneko, 5 lan kalerati ditu. Azkena, “Hiri Kristalezkoa” (ELKAR 2017), Jon Arrizabalagak (WAS) ekoiztua, giro atmosferiko eta dantzagarriak biltzen dituen lana, eta egun zuzenean aurkezten diharduna.
 

 
conciertosVII-rafarueda

KIMU TXALAPARTA

KIMU Txalaparta (Sergio Lamuedra, Txomin Dhers), 2012. urtean sortzen da musikatresnaren aukera erritmiko, armoniko eta melodiko ezberdinak arakatzeko helburuarekin. 2016ko irailean gure lehen diskoa aurkeztu genuen txalaparta bakarkako musikatresna delarik “Kimu” izenekoa. Biok aurkitu genuen gure pasioa 15 urterekin eta ordutik bere garapenean murgilduta gaude. Hainbat lekuetara eraman dugu gure musika, Manila, Managua edo Budapest esate baterako.
 

 
conciertosVII-undramaenbilbao

UN DRAMA EN BILBAO

Zuzeneko musika: NEREA ALBERDI & ALVARO SEGOVIA
Nerea Alberdik, violinista nekaezina (Dr Maha´s Miracle Tonic, Rubia, Petit Cinema, Josu Bergara, o The Gospel Six…) eta Alvaro Segoviak (Cavaliere, ex – Atom Rhumba, Abraham Boba, Rubia, Smile o The Right Ons) indarrak batu dituzte uztailaren 27an (ostirala) MIKROFILM festivaleko zazpigarren edizioan proiektatuko den 1923ko film horri zuzeneko soinu-banda jartzeko.
Un Drama en Bilbao Castrejana ganean auto bati egindako lapurreta eta ondoren bilboko kaleetan egilearen bilaketa eta azkenik udaletxearen aurrean, perro chico delako zubian egiten zaion jazarpenaren kronika da.
Euskal zineman aitzindari, Alejandro Olavarria Olavarria 1896ko otsailean jaio zen Erandion. Ofizioz erlojugilea. 20ko hamarkadan zinearekiko grina piztu zitzaion eta Aureliano González argazkilariarekin elkartu zen Un Drama en Bilbao pelikula filmatzeko asmoz. Argazkilariak hamabi mila pezeta jarri zituen eta Alejandrok zinea egiteko sena.
Pelikula hau egiteko, Alejandrok filmagailu bat eraiki zuen pazientzia handiz, Gaumont markako modelo bat imitatuz. Gela ilun bat inprobisatu zuen bere etxean pelikularen errebelatua egiteko, makina bat egin zuen positibatua gauzatzeko eta zinea maite zuen gazte taldea bildu zuen pelikula egin ahal izateko.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW