PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Kontzertuak VI

Aurreko Edizioak | 6.6.2017

conciertosVI-amorante

AMORANTE

Hogei urteko ibilbidean musikari askoren bidelagun izan arren, duela bospasei urte igaro zen estreinakoz lehen lerrora Iban Urizar, Andrakan taldeko gidari bihurtzearekin bat. Orain berriro itzuli da taula gainera, orduko bulkadari segika, baina orduko apustu folkiean tokirik topatu ez zien kantuei beste jite bat emanda. Bakarka dator, arriskatzera. Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko, ordenatzeko, eraikitzeko, apurtzeko.

Amorantek iturri ugaritatik edaten du, izen artistikotik bertatik hasita. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari izandakoaren abizenak nahasi ditu, haiei dien miresmenenaren seinale. Eta hasiz gero kantuen aldamioei erreparatzen, han ere era askotako keinuak aurkituko ditu entzuleak, direla Bixenta Mogelen koplak, direla Antonio Molina edota Pepe Marchena flamenko kantarien itzalak, direla herri musikatik hartutako oihartzunak. Baiki, tradizioak pisu handia du Amoranterentzat, baina ez tradizioa ulertuta modu sakratu eta aldaezinean, ezpada zerbait berria sortzeko ezinbesteko zimendu bezala. Hori baita Amoranteren bigarren osagaia, tradizioa bezain ezinbestekoa: inprobisazio askea. Kantua etengabe aldatzen ari
den zerbait da harentzat, eta, hortaz, aurrez ezarritako gidoirik gabe aritu zale da, unean uneko jardun erabatekoan, balizko akatsek bide ematen diotelako lehendik egindakoa beste zerbaitetan transformatzeko.

Ezohiko musikaria da Amorante, bai bazterrotan behinik behin. Ezohikoa, batetik, askotariko erreferentziak batuz iruditeria oso pertsonala osatzea lortu duelako, eta, ezohikoa, bestetik, apustu zintzo bezain zirraragarria delako berea, gutxitan antzematen den benetakotasuna dariolako bere jardunari. Eta artista bati nekez eska dakioke hori baino gehiago.

Kepa Matxain

 https://amorante.bandcamp.com/

 

 

conciertosVI-minusculo

MINÚSCULO

Elektronika proiektu artisaua dugu hau, biola, bioloncello eta zenbait distortsio pedalekin prestatua su eztitan. Barku zaharrez jositako portuan baleude bezala, egurraren zarataz eta soken karraskaz, soinua jartzen diete Filmotivek sortutako irudiei.

Soinu banda bat Bilbo aldetik, geldoa eta iluna, presak, sanplerrak, presteak eta sinte enlatatuak bazte ruzten dituena.

Oraingo honetan, honako hauek gara Minúsculo:

Ibon Aguirre: Elektronija
Asier Goikoetxea: Kitarra
Antonio Alphax: Irudiak

https://minusculo.bandcamp.com/

 

conciertosVI-petti

Petti

Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), bere musika folk Blues eta folk-rock gisa sailkatu ohi dute. Mark Lanegan, Tom Waits eta Mikel Laboarekin ere alderatu izan dute.
Edonola ere, berezko nortasuna du. Hala, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak .

https://petti.bandcamp.com/



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW