PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Kontzertuak IV

Aurreko Edizioak | 24.6.2015

 musica-feten-feten

FETÉN FETÉN

Bi usakumeren istorioa

Fetén Fetén Jorge Arribas eta Diego Galaz-en proiektu musikala baino askoz gehiago da, arimaren berezko hizkuntza baita. Burgoseko musikari hauen lehenengo doinuak 2009. urtean entzun ziren euren oroimen eta eraginei musika jartzen saiatu zirenean. Fetén Fetén-en musika gure ohitura eta sustraietatik egindako bidaia da. Haien konposizioek dantzan jartzen gaituzte fox-trot, vals, chotis, seguidillas edo habanera moduko erritmoekin, Iberiar Penintsulan barrena murgilduz euren akordeekin eta Italiatik Japoniara edota Argentinatik Portugalera hegaz eginaraziz.
Fetén Fetén-ek sentsazio ugari eskeintzen ditu bere bi diskoen bitartez “Fetén Fetén” (2011) eta “Bailables” (2014), publikoarekin ezin hobe bat eginez. Euren gogoa kontzertu guztietan agerian geratzen da, auditorioetatik herriko plazetara, umeak zein nagusiak hunkituz. Euren musikak hitz egiten duenean, alperrikoak dira hitzak.

http://www.fetenfeten.net/

 

musica-highlights

HIGHLIGHTS

Arrigorriaga (Bizkaia). 2009ko amaiera. Zenbait gelakide eta lagun batzen dira rock n´ rollaz era ludiko batean gozatzeko asmoz. Guns N´ Roses edota Kissen bertsioekin hasten dira lehenengo. Laster, UFO euren errepertorioan sartuko da eta baita taldearen berezko kantak ere. Aldaketa batzuk eta gero Miguel Moral (Sisha Pangma eta Positiva) taldeari batzen zaio: Miguel (abeslaria eta baxua), Xabier Velero( gitarra) eta Sergio García (bateria). 2013.urtean taldeak indarra hartzen du eta honen seinale izango dira 2014.urtean emandako zuzeneko garrantzitsuak Kafe Antzokian, Izar & Star zikloan. Michael Monroe eta Airbourne-ren teloneroak izan ziren ere. 2014ko udazkenean Villa de Bilbaon parte hartu zuten 2. postua eskuratuz eta Euskal Herriko talderik onenaren saria jasoz. Honi esker, Azkena Rock Festival 2015en ZZtop, L7, Mastodon, OFF! Television eta Kvelertakekin batera jotzea lortu zuten. 2015eko negua borobiltzeko Estatu osoan giran egongo dira Sewergrooves suediarrekin batera. Highlightsek “Storming the gates”-en 6 kantak aurkeztuko dituzte. Itsasoaren bi aldeetako hard rock klasikoaren gitarra tradiziorik onena gordetzen duen lana da hau. Mountainetik Thin lizzyraino, Guns N´Roses, UFO eta grungea ahaztu barik.

http://highlightsrock.bandcamp.com

 

musica-mobydick

MOBYDICK

MobyDick folk-akustiko tankerako proiektu bat da, Eneko Burzakok Bilboko agertokietako zenbait taldetan (Nun, Bizhil, Zast!, Tribute to QOTSA…) aritu eta gero 2008 aldean hasi zuena. 2009an MobyDickek «And then she became
God’s friend» grabatu zuen, bere lehenengo EPa, autoekoiztua. 2011ko udan bertsioz osatutako beste EP bat grabatu zuen, “(covers)” izenekoa, berak produzitua eta irabazteko xederik gabea.
2012aren amaiera aldean, MobyDickek bere lehenengo LPa grabatu zuen, “Cotard Delusion” izenekoa. Disko hau 2013ko maiatzaren 31n kaleratu zen. MobyDicken azken urte hauetako emanaldi ugarietatik, nabarmentzekoak dira artista hauekin egindakoak: Ainara Legardon, Jose Gonzalez, Bigott, The New Raemon, Maika Makovski, Damien Jurado, Mursego, Christina Rosenvinge..

https://soundcloud.com/enekomobydick/sets/cotard-delusion

 



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW