PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Izen-ematea 2019

PARTE-HARTZEA

1. Jaialdian, lanak bai banaka bai taldeka aurkezten dituzten pertsonek parte hartu ahalko dute, edozein lurraldetakoak direlarik.

2. Jaialdian Noir generoko zein adarkatzeetako aginduen influentzia duten film laburrek parte hartuko dute. Polizi-filma, neo-noirra, terrorea, komedia beltza, suspensea zein thrillerra.

3. Iradokitzen diren ondorengo kodeetara adskribatzen diren lan horiek lehentasuna izango dute:

Arlo estetikoan:
Kontraste handiko gaueko edo eguneko sekuentzien lehentasuna (kolorea, giroa…etab.)
Argi-iluna, itzalak, ilunantza, euria, lainoa, hotza… bezalako giro zapaltzaileak pribilegiatzen dituen argazkigintza.
Aipatutako kode estetikoetara adskribatzen diren animazioak.

Edukian:
Politikaren eta gizartearen ikuspegi kritikoa.
Botere usteldua, zorigaiztoko pasioa.
Errealitatearen ikuspegi duala.
Emakume menperatzaileak, gizon bortitzak.
Ebatzi gabeko misterioak.
Patuaren zorigaitza.
Flashback-a baliabide narratibo gisa.
Aipatutako kode estetikoekin bat datorren animazioa.

 

AURRETIKO HAUTAKETA

4. Plataformas para recepción de las obras
MOVIBETA eta FESTHOME plataformen bidez inskribatu beharko dira lanak, hauetan bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera.

– Erabateko ezintasuna izanez gero (zailtasun teknikoak) idatzi mikrofilmfestival@gmail.com helbidera.
– Izena emateko epea 2019ko apirilaren 1ean ireki eta maiatzaren 3an itxiko da.
– Data hau eta gero bidalitako lanak ez dira onartuko.
– Film laburraren 2 fotograma eta posterra atxikitu beharko dira.

5. Hizkuntza eta azpitituluak

Jatorrizko hizkuntza euskara edo gaztelania ez duten lan horiek, azpitituluak eduki beharko dituzte aipatutako bi hizkuntza horietakoren batean.
Hasiera batean, film laburra ingelesez izanez gero ez da beharrezkoa izango gaztelaniazko azpitituluak gehitzea, baina lana behin lehiaketarako hautatuta izanez gero, beharrezkoa izango da azptituluak gaztelaniaz bidaltzea. Gaztelaniazko azpititulurik ezean, Mikrofilm-ek zerbitzua eskaintzen du 100€-ren truke.

 

HAUTAKETA

6. Lehiaketarako hautatutako lanen formatua: HD/FULL HD

Lehiaketa uztailaren 26an eta 27an jazoko da Plentzian, Maria Magdalena elizako atariko arkuan.

Hautaketa batzordeak jaialdian parte hartuko duten lanak hautatuko ditu. Lehiaketarako hautaketa gure weborrian jaialdia baino bi aste lehenago argitaratuko da.
Jaialdiaren inguruko berrien jakinaren gainean egoteko, jarrai gaitzazu Facebooken eta Instagramen.

7. Sariak

Hautatutako lanek hautespen mota bakar batean hartuko dute parte, hiru sari irabazteko aukera izango dutelarik:

1) Epaimahaiaren saria 2000€
2) Euskal Saria (Euskal film laburrik hoberena) 1000€
3) Publikoaren saria 800€

8. Materialaren erabilera promozionala

Zinemagile eta banaketa agientziek erakundeari MIKROFILM SHORT FESTIVAL-a sustatzeko emandako materiala (teaserra…) erabiltzeko baimena ematen diote.

9. Epaimahaia

Epaimahaia ikus-entzunezkoen arloko hainbat adituk, irakaslek eta profesionalek osatzen dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

10. Iraupena
Lanek ezingo dituzte ezarritako 20 minutuak gainditu, kredituak barne.

Izen-ematea:

logo_home logoM