Film Noir: Generoaren ADN-a

Extra | 1.4.2019

NoirAdn

Nighthawks – Edward Hopper, 1942

EEBBn 30-40 hamarkadetan garatutako zinema mota honen, bai forman zein edukian, dogmekin bat egiten duten lanak zine beltzatzat hartzen ditugu.

Mikrofilm Short Festival-en parte hartzeko interesa dutenei, eta irizpideak zeaztearren, ondorengo kodeetako batzuekin bat egiten duten lanek lehentasuna izango dutela jakinarazten diegu.

Arlo estetikoan:

  • Kontraste biziko gau zein eguneko sekuentzien ugaritasuna (Kolorea, giroa etb…)
  • Argiluna lehenesten duen argazkigintza, itzalak, ilunantza, etb…
  • Euria, lainoa, hotza… giro estuak.
  • Aipatutako kode estetikoekin bat egiten duten animazioak.

Edukian:

  • Politika eta gizartearen ikuspegi kritikoa.
  • Errealitatearen ikuspegi bikoitza.
  • Botere ustela, zorigaitzeko pasioa.
  • Emakumezko menperatzaileak, gizonezko bortitzak.
  • Argitu gabeko misterioak.
  • Patuaren zorigaitza.
  • Flashback-a errekurtso narratibotzat hartua.
  • Aipatutako edukiekin bat egiten duten animazioak.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW