PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Epaimahaia VII

Aurreko Edizioak | 4.6.2018

juradoVII-ibon

IBON ANTUÑANO

Ibon Antuñano (Bilbo) Bartzelonara zuzendaritza eta argazki zuzendaritza ikastera joan zen. Bertan zuzendu zuen “Una Bala” izeneko bere lehenengo laburmetraia eta segidan zenbait nazioarteko sari irabazi zituen. Horren ondoren bideoklipak grabatzen hasi zen (Berri Txarrak, Sober, Antonio Carmona….) zinearekin tartekatuz. Gaur egun, bai zinean zein publizitatean, argazki zuzendari moduan lan egiten du.

www.totorika.tv
IMDB

 

juradoVII-itziar

ITZIAR ATIENZA

Euskal aktorea, egun Madrilen bizi da. Bere lehenengo urratsak Vaya Semanita umorezko saioan eman zituen eta harrez geroztik antzerki, telebista ta zinea uztartu ditu. Tanttaka antzerki konpainiarekin hainbat lanetan aritu da, Ipar Haizearen Kontra eta beranduago 2016an donostian egindako Uda Gau bateko Ametsean. Telebista zein zinean ere aritu da, Bypass eta Igelak euskal filmetan edota La Punta del Iceberg, Plan de Fuga pelikuletan besteren artean. Telebistarako Presunto Culpable telesaila du estrenatzeko, antena tres katearen azken fikzioetako bat.

IMDB

 

juradoVII-sara

SARA CÓZAR

Sara Cózar 1980.urtean Ordizian jaiotako aktorea da. 2001ean hasi zen bere ibilbide profesionala telebistan eta antzerkian. Zortzi urtez jarraian ETBko Goenkale telesailan lanean aritu zen, ondoren Mugaldekoak, D.B.H, Aitaren Etxea, Ero eta Bero, Kontrako Eztarria, Que Vida Más Triste telesaietan. Mi Querido Klikowsky eta Euskolegasen ere agerpenak egin zituen.

IMDB



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW