PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Epaimahaia VI

Aurreko Edizioak | 29.5.2017

juradoVI-borja

BORJA CRESPO

Idatzi, margoztu, filmatu, ekoiztu, jaiak antolatu, batzutan pentsatu ere egiten dut…zinezale amorratu kronikoa, komikia maite dut eta herri kultura ere bai. Ez al dira ba arrazoi nahikoak laburmetraien mundo zoragarrian urperatu eta nire arima elikatuko duten bitxikeriak bilatzeko? Epaimahai kidea izatea ardura handia da eta horrelaxe hartuko dut nik, Spiderman-ek bere boterearekin egiten duen bezalaxe. Lur azpiko eremuetan ibiltzen naiz eroso, eta kanibal jai itzela aurreikusten dut Mikrofilmen zeluloide eta pixelez hornitutako menuarekin.

 

juradoVI-iratxe

IRATXE FRESNEDA

Langile-auzo bateko etxe txiki batean hazi zen. Etxe bete jende beti, telebista, irratia eta liburuak nonahi. Gogoratzen du La Clave bere aitarekin ikusi izana, La Bola de cristal beneratzea eta aho bete hortz geratzea Europako iparraldetik zetozen telesailekin . Txikitatik zinezalea, Aitzol Aramaio eta Terminal (2002)-i esker bizi izan zuen bere lehenengo esperientzia zine munduan. Filmak ditu gertukoen, hortaz kasualitate hutsa izan zen irratira heltzea, oso gazte gainera. Urte batzuk eman zituen mikro eta soinu estudioen artean “El holandés errante”, “la montaña mágica” etabar bezalako programak asmatzen. Radio Euskadin egindako egunak pozik gogoratzen ditu baina bere detektibe instintoari jarraituz unibertsitaera bueltatu zen, baita zinera eta Lars von Trier-en pelikuletan ezkutatuta dauden sekretuak ikertzera ere. (FAS zineklubaren erruz…) Lars von Trier-en ikus-entzunezko obren emakumeak aztertzen bilakatu zen doktore. Iparraldeko argia eta Noir-ekin maiteminduta, eskandinabiar ikus-entzunezkoaren formak ikertzen jarraitzen du bere lanpostuan, EHU-ko ikus-entzunezko komunikazio sailan. Radio Euskadira itzultzen da lantzean behin, zutabea idazten du igandero Garan eta zine jaialdiak bisitatzen ditu. Irrintziaren oihartzunak, (2016) bere estreinaldia zuzendari bezala, nazioarteko zine jaialdi ezberdinetan parte hartu du, besteak beste, Donostiako 64. Zinemaldian, Nanteseko 27. Espainiar zine lehiaketan, 48. Nazioarteko Zinema Nyon Doc Outlook nazioarteko 5 market-en, Move zine arten eta Bartzelonako 25. Mostra internacional de films de Dones-en.

 

juradoVI-maider

MAIDER OLEAGA

Filmak ikustea plazerra da, debozioa eta tormentua. Eta baita eurok egiten saiatzea ere. Halabeharrez imaginatu eta idatzi egiten dut, eta bilatzeko eta esperimentatzeko enkuadratu.
Zinea ikasi nuen vaina oraindik ez dakit oso ondo zelan gertatzen den.Pentsatuz eta lasai asko ahaztuz. Bilatzeari ekinez. Egiten dudan pelikula bakoitza askatu beharreko korapiloa da. Pelikula baten hasierako uneak bezala, norantza eramango gaituzte? Ikuslearen ikusminarekin, Mikrofilmek eskeiniko digun Noir(eta Noir ez den) guztian igeri egiteko prest.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW