PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Epaimahaia V

Aurreko Edizioak | 6.7.2016

juradoV-anibal

Aníbal Monasterio Astobiza

Deustuko unibertsitatean Filosofian graduatua, Giza Psikologiako masterra EHUn eta Zientzia Kognitiboa eta Giza Zientzientzian doktoretza. Gaur egun zientzia kognitibo, biologiko eta giza zientzien arteko elkarguneak ikertzen ari da eta foro ezberdinetan idatzi izan du gai honi eta beste gai batzuri buruz. Anibal zine beltzeko film bateko extra baten antzera sentitzen da batzutan. Protagonistak berak ez badu uste amaiera zoriontsu bat egon litekenik, extra batek zer esanik ere ez.

 

juradoV-srapolariska

Sra Polaroiska

Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe “Sr Polaroiska en Sillón de Taller”-en sortzaileak dira. Alaitz Arenzana Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziaduna da. Artista moduan sortutako lehen lanetatik argi utzi zuen bere bidea arte mundutik gertuago dauden ikerkuntza eta sorkuntza praktikei lotua egongo zela, irudiaren alderdi industrialei baino. Aldi berean dokumental, publizitate eta telebista saioetan errealizatzaile moduan lan egiten du. María Ibarretxe Arte Dramatikoan Diplomaduna da, eta sormen eszenikoaren eta performancearen mundutik dator. Horrez gain, dantzari eta aktore bezala ere lan egiten du konpainia ezberdinetan. Bien arteko kolaborazioak bi mundu hauen elkarreragina ekarri du tarteko espazio bat sortuz. RUEMANIAK taldeko kideak ere badira, zeinak dantza eta arte eszenikoen ikerkuntzaren gainean lanean baitihardu.

Sra Polaroiskaren en Sillón de Taller-en ikus-entzunezko lana akziozko artean, sorkuntza eszenikoaren eta koreografikoaren inguruan datza. Beren lana beste espazio eta lengoaien aurkikuntzan oinarritzen da, non gorputza eta aurkitzen den espazioarekin duen erlazioa baita beti ere protagonista nagusia. Narrazio egitura konbentzionaletatik eta ikusleari itxitako kontzeptuetatik ihes egiten dute. Euren lanak, anbiguoak nahita, gorputzari lotutako rolekin jolasean dabiltza, ikuslearen begirada ezegonkortuz, ikusten ari den horren aldeko jarrera harraraziz. Ikuslea euren munduan guztiz murgiltzen da, eurek sortutako espazioan. Espazio hau irekia da, hala ere, interpretazio anitzak posibleak dira, pantailan gertatutakoa behatzen duten begiradak adina interpretazio.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW