PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Epaimahaia IV

Aurreko Edizioak | 18.6.2015

jurado-ARITZ-MORENO

ARITZ MORENO

2013ko Cannes lehiaketa zela eta Variety aldizkariaren edizio berezi baten espainar zinemaren 10 talentu berrien artean agertu zen. Bere lanek 80 sari baino gehiago lortu dute, bai estatúan zein nazioartean ere.

Donostian jaio zen eta “Portal Mortal” bere lehenengo metraje laburreko filma egin arte telebistan lan egin zuen. Laburmetraia estatuko zein nazioarteko 90 bat lehiaketetan aukeratua izan zen eta 23 sari eskuratu zituen.

Bere lanetatik hiru Kimuak katalogo ospetsuan aukeratuak izan dira eta sari garrantsitsuak irabazi dituzte, hala nola, Europako laburmetrai fantastiko onenari Zilarrezko Méliésa, Nueva Yorkeko Short Short Film Festivaleko epaimahaiaren saria edota espainar laburmetrai batek lehenengoz irabazi duen Best Filminute, 2011. urtean, ”Buckle”rekin. Bere lanak 400 bider izan dira aukeratuak mundo osoko lehiaketetan, besteak beste Austin Film Festival, London BFI edota Sitges-en, non “Cotton Candy” k lehiaketari hasiera eman zion.

Bere azkenengo laburmetraiak, “Cólera”, Luis Tosar protagonista, 25 sari baino gehiago lortu ditu eta Vimeoko Staff Pick intsignia preziatua lortu du.

 

jurado-MARIAN-FERNANDEZ-PASCAL

MARIAN FERNANDEZ PASCAL

Iruña 1974
Zine eta ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak
Ekoizpen zinematografikoan profesionalki lan egiten du.
2005 urtean Txintxua Films sortu zuen Asier Altunarekin batera.

Bi filmluze eta 20 laburmetrai inguru ekoiztu ditu.

 

jurado-AMAIA

AMAIA NEREKAN UMARAN

Amaia Nerekan Umaran Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta gaur egun EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailan lan egiten du hurrengo iarakasgaietan irakasle: Bideosorkuntza, Errealizazioa, Ikus-entzunezko Sorkuntza Teknikak eta Ez Fikziozko Zine Gidoia.

Txikia zenean ostirala zen bere egunik gogokoena, bere ahizpa eta amarekin zine sesio hirukoitza egiten zutenean. Zinezale amorratua, Euskal produktora ezberdinetan lan egin du (idazle, gidoilari eta produktorea), IBAIA produktore independienteen elkartean eta Hamaika Bilbo Telebistako zuzendaritzan.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sortzaileko Masterrean “Aparecida” laburmetrai dokumentalaren egilea da. Bilbao Web Fest eko komite antolatzailean dago eta “Espioien zineari” eskeinitako liburu kolektibo bat argitaratu du oraintsu.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW