PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Epaimahaia 2014

Aurreko Edizioak | 10.3.2015

jurado_nekane

NEKANE E. ZUBIAUR

Nekane E. Zubiaur doktorea eta irakaslea da EHUn Ikus-entzunezko eta Publizitate mintegian eta ondorengo irakasgaiak ematen ditu: Fikziozko gidoia eta Espainiar zinea eta Zuzendaritza. Telebistan editore eta zuzendaritza laguntzaile lanak egin ditu eta “Gabriel Aresti luma zikina” eta De frente” laburmetrai dokumentaletan parte hartu du Sabin Egilior eta Aintzane Pagadigorriarekin hurrenez hurren. “Peter Weir” (2013), “Anatomía de un cineasta pasional. El cine de Manuel Mur Oti” (2013) eta “Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine Vasco (2014, Ainhoa Fernández de Arroyabe eta Iñaki Lazkanorekin batera) liburuak argitaratu ditu.

 

 

jurado_josu

JOSU EGUREN

El Correo eta VOCENTO taldeko eskualdeko gidaburuen zine kritikoa. Hamaika irratitan kolaboratzaile, gehienetan zinearen inguruan, gaur egun ONDA CERO Bizkaian dago. Muestra de Cine Realizado por Mujeres-eko programaren egilea, Muestra BIBE films-en eta hainbat zine jardunaldiren zuzendaria.

Zine beltzeko film gustokoenak:
Laura (1944), de Otto Preminger
They Live by Night (1948), de Nicholas Ray
The Big Combo (1955), de Joseph H. Lewis
El cebo (1958), de Ladislao Vadja
Blast of Silence (1961), de Allen Baron
Le Samouraï (1967), de Jean-Pierre Melville
Branded to Kill (1967), de Seijun Suzuki
Point Blank (1967), de John Boorman
The Long Goodbye (1973), de Robert Altman
Cold Weather (2010), de Aaron Katz
Passion (2011), de Brian De Palma.

 

 

jurado_galder

GALDER GAZTELU – URRUTIA

Bilbao, 1974. Nazioarteko merkataritzan diplomatua. Ingalaterran eta Alemanian bizi izan da. Zineko ikasketak Madrilen burutu eta gero ikus-entzunezko sektorean produkzio departamentuan hasi zen lanean eta laster laguntzaile izatetik produkzio zuzendari izatera pasatu zen.

2002.urtean “Basque Films” produktoraren sorreran parte hartu zuen. Produktora honek proiektu zinematografikoak sortzen ditu eta dozena erdi laburmetrai, horrenbeste dokumental eta hogei bat laburmetrai atera ditu aurrera. Proiektu hauek nazio zein nazioarteko 200 sari baino gehiago eskuratu dituzte. Zinegile moduan nazioartean askotan saritu duten “La casa del lago” laburmetraia zuzendu du eta gaur egun bere lehenengo laburmetraiaren proietuan dabil lanean.

“Debut Films” madrildar produktorarekin dabil 2011.urtetik publizitate errealizadore lanetan, eta Damm, Canal+, Génesis, LOa Caixa eta Media Markt moduko markentzako lan egiten du.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW