Argitu gabeko kasua

Extra | 1.4.2019

fotos-grande-carteles

Mikrofilm lehenengo edizioa martxan jarri zenetik galdera bat ibili da nire buruan bueltaka “zer da zine beltza?” Eta ezin erantzun. Bizitzan hasia nintzen abentura nik uste baino potoloagoa zen. Etiketa hori justifikatzeko era bilatzen hasi nintzen eta terminoaren etimologiari buruzko teoriak aurkitu nituen, baina zenbat eta jatoriiari buruzko azterketa sakonagoa egin, orduan eta luzeagoa eta zoragarriagoa egiten nuen istorioen lista. Thrillerrak, westernak, zientzia-fikzioa, beldurra…mota guztietako pelikulak ikusten nituen zine beltza zer zen ulertzeko asmoz.

Nire ikerketek zera diote: zine beltza iheskorra da, eta gauza ezezagunak maite dituztenen gustokoa ere. Laburbiltzeko, erantzunik ez baina Mikrofilm V. edizioa dugu Plentzian.

Generoak eskatzen duen leku ezinhobea eta alde zaharreko eliza lagun, Mikrofilmek ekintza guztiak kanpoan eta dohainik programatu ditu hitzaldiak izan ezik.

Hona hemen alkoholiko, galtzaile, femmes fatales, detektibe, replikante harrapakari, zoro, kazetari, polizia, biktima, ganster, gizon lelo, emakume bizkor, ametsgabeko ameslari, identitae eta memoria galtze, auzo arriskutsu, odol billete, zentzu gabeko abokatu, itzal, itzal asko, hiri basati, hiltzaileei buruzko pelikula sorta. Eta benetako politikoei buruzkoa. Ustelak.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW