PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

Antzerkia 2014

Aurreko Edizioak | 10.3.2015

ajo

AJO

AJOren atzean Maria Josefa Martín de la Hoz dago: Abeslaria, ( Mil dolores pequeños taldearen sortzailetariko bat da) olerkaria, agitatzaile eta Madrileko underground kulturaren pertsonaia aipagarria.

2001. urtetik La Casa Encendida de Madrid-en ospatzen diren  Experimentaclub musika esperimental jaialdia eta Yuxtaposiciones olerki jaialdietako zuzendaritzan parte hartzen du. Madrileko zenbait clubetan dj saioak ere egin ditu ordutik. Radio 3-ekoMusica Es Tres edota RNE1-eko En días como hoy bezalako irrati saioetan kolaboratu izan du bere mikroolerkiak irakurtzen. Azkenengo urteetan bere arreta poesian jarri du, batetik Mastrettarekin egindako lanetan, zeinekin Striptease Cardiovascular ikuskizuna aurkezten duen, eta bestetik irratian eta telebistan egin dituen kolaborazioetan.

Bere lan poetikoari micropoesia izena jarri dio, eta nomenklaturak esaten duen bezala, bere olerkiak laburrak, zorrotzak eta ironiaz eta sarkasmoz beteta daude, baina baita umore eta samurtasunez ere. Ajo-k Micropemas bere lehenengo liburua 2004.urtean argitaratu zuen Editorial Luz Roja argitaletxean eta bigarrena, Micropoemas 2,  Arrebato Libros-en 2007an.



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW