PLENTZIAKO NAZIOARTEKO METRAJE LABURREKO FILMEN LEHIAKETA
SUNDAY, OCTOBER 9, 1977
Plentzia 48620


extra extra
VOL. VIII - 2019 EDITION

2012: Pasadan ekitaldiko oinatzak

Aurreko Edizioak | 11.3.2015

2012

Mikrofilm Short Festival jendez gainezka bere estreinaldian.

M. HERNÁNDEZ – 2012ko uztailak 10

PLENTZIA. Plentzia beltzez estali zen joan den asteburuan. Euskadiko lehenengo zine beltzeko nazioarteko lehiaketa ospatu zen bertan ostiral eta larunbatean eta harrera bikaina izan zuen. “Balantzea oso ona da. Egun bietan eliza aurreko plaza gainezka egon da.” Esan du Gotzon aurrekoetxeak, jaialdiko zuzendariak.

Kanada, Estatu Batuak eta Argentina moduko herrietatik 15 laburmetrai proiektatu ziren gabaz izarren azpian. Epaimahaian Amor de madre eta El Tren de la Bruja laburmetraiak zuzendu eta Bosque de Sombras luzemetraia filmatu duen Koldo Serra, Bilbon bizi den Irene Bau madrildar aktoresa eta E.H.U.ko Arte Ederretako fakultatean irakaslea den Patxi Urkijo egon ziren. Lehenengo saria Gaztelu Urrutia euskaldunak eskuratu zuen, 2.000 eurokoa, La casa del lago lanagatik.

Victor Carrey zuzendari espainiarrak eraman zuen 1.000 euroko ikusleen esker ona saria, La huida laburmetraiari esker.

“Ez genuen Humphrey Bogart berriro ikusi nahi. Zine beltza norantza jotzen ari den ikusi nahi genuen” azaldu du Aurrekoetxeak.

Filmez gain, bestelako jarduerarekin gozatzeko aukera izan zen ere:

Bingen Mendizabal filmentzako musika konposatzen duen euskaldun bakarrenetakoa, soinuak genero beltzean duen eraginaz aritu zen, eta aurten animaziozko laburmetrai onenaren Goya sariduna Pedro Rivero ere bertan ikusteko aukera izan genuen. Ahaztu barik batukada, pokerra, monologoak, kontzertuak…



  • Elkarbanatu:
  • FB
  • TW